MERKATU SOZIALA

swap_vert
API REST
place
KOKAPENA

REAS Euskadi Merkatu Soziala

REAS Euskadi eta Olatukoop-ek sortutako IOS eta Android-entzako aplikazio berri honek euskal kontsumitzaileei merkatu sozialera sarbidea erraztuko die.

• Erakundeak: une oro, gure lurraldeko merkatu sozialera batzen ari diren iniziatibei buruzko informazioa eskura izango duzu, eta nor diren eta non dauden jakin ahal izango duzu.
• Produktu eta zerbitzuak: gure inguruko eskaintza ezagutzeko aukera izango duzu, baita zer kontsumo aukera dauden ere.
• Albisteak, ekimenak eta eskaerak: merkatuko berriak jasoko dituzu, zenbait ekimen zure egutegiarekin sinkronizatzeko aukera izango duzu, eta horietako batzuetan ere izena eman ahal izango duzu.

 

App-ak mapa interaktibo bat du, eta bertan erakundeak geolokalizatuak agertzeaz gain, jarduera-sektorearen arabera hautatu ditzakezu. Halaber, entitateak ere zerrendatuta ikus daitezke.

Bestalde, berrietarako gune bat sortu dugu; bertan REAS Euskadi eta Olatukoop erakundeek merkatu sozialaren albisteak igo ditzakete. Horretaz gain, ekimenak zein eskaerak partekatu ditzakete.

LinkedIn
YouTube

skura mobile koop. elk. txikia
2021

Menua